HEZKUNTZA BERARIAZ SENDOTZEKO PROIEKTUA

HBSP (Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua: Lehen zikloko ikasleei zuzendutako taldea da. Bertan, arrazoi desberdinak tarteko, arazo akademikoak dituzten ikasleak daude.

Euskara, Gaztelania eta Matematikako zenbait ordutan bi irakasle daude gelan eta laguntza “berezia” eskaintzen diete programa honetako ikasleei.

Eskola guztiak bere erreferentziako taldean jasotzen dituzte. Ikasle bakoitzak norbanako plana berezia dauka. Norbanako plana, mailako gutxieneko helburuak lortzeko diseinatzen dira. Helburu nagusia gutxieneko horiek landuta, programako ikasleak bide arruntera bideratzea da.